Gaurko greba bertan behera utzi dute Bizkaibuseko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 12a, 10:13

Aurreko greba deialdietan bezala, TCSA Enpresa Batzordeko gehiengoa osatzen duten UGT, USO eta sindukatu askearen delegatuek bertan behera utzi zuten atzo arratsaldean gaurko greba eguna eta horrekin batera maiatzaren 15, 19 eta 22ko lanuzteak. Enpresa Batzordearen arabera, Bizkaibus eta Bilbobus zerbitzuetan egun horietan normal lan egingo dute "negoziaketei aukera bat eman" nahi dutelako. Ildo horretan, datorren astean enpresa eta langileen ordezkariak bilduko dira. Bestalde, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, LABek, ELAk eta CCOOk gaitzetsi dute hartutako erabakia "TCSAko langileek lan-baldintzei buruz negoziatzeko egindako bileran, erabaki hau justifikatzen duen aurrerapenik izan ez delako". Gainera, sindikatu horren arabera negoziaketak "joan den astean zeuden toki berdinean edo txarragoan" daude. Argazkia: Bizkaibus garraiorik erabilienetakoa da EHUko Leioako campusera joateko.

Gaiaren inguruko berriak:

Gaurko eta asteleheneko lanuzteak bertan behera utzita bananduta agertu dira Bilbobus eta Bizkaibuseko langileak (2006 Mai 05)

Maiatzeko astelehen eta ostiraletan ez da bizkaibusik egongo (2006 Mai 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun