Joan den larunbatean eman zitzaien hasiera Berangoko Udalak, herriko kirol eta kultur elkarteen laguntzarekin antolatutako Kultur Jardunaldien zortzigarren edizioko ekitaldiei, ekaineko azken igandera arte luzatuko direnak. Asteburu honi dagokienez, emanaldia egingo du bihar, maiatzak 13, Otxandategi dantza taldeak, 18:00etik aurrera, eskolan. Iganderako, berriz, eskolarteko txirrindulari lasterketa iragarri dute, Moreaga parketik abiatuta, 10:30ean. Horretaz gain, Ehiza elkarteak Berangoeta kultur etxea paratutako erakusketa ikusteko aukera egongo da larunbat honetara arte. Argazkia: Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du maiatzaren 20an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!