Eskualdeko hainbat taberna ager daiteke Ertzaintzak Marlaskari emandako txostenean, AAMren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 12a, 22:08

Gaur goizean, Gasteizko Legebiltzarrean jakinarazi da Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Aretoaren esku utzi duela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40 egoitzari buruzko informazioa, Batasunak erabiltzen dituelakoan. Berria Javier Balzak Gasteizera bidalitako Legebiltzarrerako erantzunaren bidez zabaldu. Izan ere, talde popularrak Grande Marlaskak 2006ko urtarrilaren 17an Batasunaren egoitzak ixteko idatzitako behin-behineko epaiaren haritik Balzari galdetu zion zer neurriak hartuko zituen. Balzaren arabera,“noizbehinka" informatzeko betebeharra du Ertzaintzak, eta lan hori burutzen, “zuzenean Batasunarekin loturarik ez duten hainbat egoitzari buruzko informazioa helarazi du Ertzaintzak”, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoran ohartarazi du "Uribe Kostan hainbat Herriko Taberna daudela, eta horiek ere Ertzaintzak bidalitako zerrendan izan daitezkeela". Argazkia: Sanddef.

Gaiaren inguruko berriak:

Batasunarenak direlakoan, Ertzaintzak 40 egoitzari buruzko informazioa utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku (Berria.info)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun