Dantzaldia egongo da igandero Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 12a, 22:27

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, orkestraz lagundutako dantzaldiak eskainiko ditu aurten ere Erandioko Udalak. Momentuz, maiatzeko datak baino ez dituzte iragarri: hilaren 7an hasi ziren eta 14, 21 eta 28an ere egingo dira, 18:15etik 21:15era. Dantzaldiak ohiko lekuetan egingo dira. Horrela, bestelako premiaren bat sortu eta Kultura Arloak kontrakoa erabakitzen ez badu, honako bi leku hauetan egingo dira dantzaldiak, txandaka: irailaren 23a plazan, Erandio Bekoan (argazkian); eta Astrabuduako Josu Murueta plazan.

Egitaraua:

- Maiatzak 14: Nuevo Grupo, Josu Murueta plazan.
- Maiatzak 21: Sagar, Josu Murueta plazan.
- Maiatzak 28: Moby Dick, Irailaren 23a plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun