Dantzari italiarrak izango dira bihar Getxoko San Isidroetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 12a, 22:50

Joan den larunbatean hasi ziren 2006ko San Isidroak, Getxoko jaiak, eta gaur bertan helduko diete berriro ospakizunei: 21:30etik aurrera, kontzertua emango dute Nun eta beste talde lokal batzuek. Hala ere, ez da hortxe guztia amaituko. Astelehenera bitartean ugariak dira Getxoko Jai Batzordeak antolatutako ekitaldiak (umeentzako puzgarriak eta zinea, dantzaldia, plater-tiroa, idi-probak...) Besteak beste, Herrien Jaialdia dantza ikuskizuna izango da larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, frontoian, Itxas Argia dantza taldearen eskutik. Bertan, La Clicca (Aosta) taldeak parte hartuko du. Argazkia: Guzman Aranaga kultur zinegotziak egin die harrera gaur dantzari italiarrei, udaletxean.

Egitarua:

Maiatzak 12, ostirala:

- 21:30ean, kontzertua Nun eta beste talde lokal batzuekin.

Maiatzak 13, larunbata:

- 10etan, umeentzako puzgarriak Malakaten.
- 17etan, buruhandiak eta txistulariak.
- 21etan, Herrien Jaialdia dantza ikuskizuna Itxas Argiaren eskutik, frontoian. Parte hartuko dute La Clicca (Aosta) eta Itxas Argia.
- 22etan, haur zinema Malakaten.
- 22etan, kontzertua Kloratita eta All Jazz Erarekin.

Maiatzak 14, igandea:

- 9etatik 12etara, plater-tirorako izen-ematea tiro zelaian, Galeako fortean. Tartean, hamaiketakoa izango da.
- 11etan, azoka gastronomikoa.
- 12etan, plater-tiroa.
- 17etan, dantzaldia elizan.
- 18etan, plater-tiroaren sari banaketa Bentako Lorea Tabernan.

Maiatzak 15, astelehena:

- 12etan, meza nagusia, aurreskua eta hamaiketakoa mezaren irteeran.
- 17:30ean, idi-probak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun