Botanika jardunaldiekin batera aurkeztuko dute euren webgunea Basozaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 12a, 23:46

Basozaleak Getxoko elkarte mikologiko eta botanikoak antolatuta, maiatzaren 13tik 31ra bitartean egingo dira, Algortan, Getxoko IX. Botanika Jardunaldiak. Uribe Kostako udalerriko kostaldeko flora gaitzat hartuta, larunbat honetan ekingo diote landareak biltzeari, hurrengo egunean ikusgai jartzeko, 11:00etatik 14:00etara, San Nikolas plazan izango den erakusketan. Hilaren 18an, berriz, web orrialdea (www.basozaleak.com) aurkeztuko du elkarteak, 19:30ean, Aldai kulturgunean. Eta, jardunaldiei amaiera emateko, bi liburu aurkeztuko dituzte 24an eta 31an, Villamonteko kultur etxean (19:30ean ere bai): "Bizkaiko kostaldeko ekosistemak" eta "Bizkaiko basoak", hurrenez hurren. Argazkian, orkidea bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun