EuskoTrenek euskal herritarrak diskriminatzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 15a, 19:58

EuskoTren garraio enpresak ez du EHNA onartzen "bidaiari txartela" bezala ezagutzen den zerbitzua eskuratu ahal izateko. Horregatik, herritarrei dei egiten diegu maiatzaren 20an, larunbata, eguerdiko 12:30ean Durangoko EuskoTren geltokiaren aurrean burutuko dugun kontzentrazioan parte hartzera. Azken agerraldian jakinarazi genuen bezala nazio mailako kanpaina bat abian jartzeko erabakia hartu genuen. Baina kanpaina hau abiatu aurretik, EuskoTreneko langileen ordezkariekin biltzeko asmoa iragarri genuen.

Kontzentrazio horren ondoren adierazpenak burutuko ditugu ondorengo bi gaien inguruan:

2006ko Naziotasun Egunaren berri emateko eta EuskoTren enpresako langileen komitearekin buruturiko bilkuraren berri emateko. Bilkura horretan ELA, LAB, CCOO, CGT, ESK eta UGT sindikatuetako ordezkariekin batzartu ginen.

Argibide gehiagorako:

www.baieuskalherriari.org.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun