Bitakora zabaldu du Erandioko Udal Euskaltegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 15a, 21:31

Erandioko Udal Euskaltegiak ez omen du bukatu 20. urteurreneko ospakizunekin. Izan ere, horrela uler daiteke euskaltegi horrek emandako azken urratsa, Erandioeusk bitakoraren bidez era digitalean sartu dela. Aste batzuk probetan izan ostean, euskaltegikoek pasa den hilaren 8an erabaki zuten ofizialki bloga irekitzea aurkezpen txiki honekin: "Beno! Azkenean uste dut lortu dugula (egia esan behar badut Aitor izan da) euskaltegiko bloga martxan jartzea. Animatzen zara gurekin ibiltzen? Erabili ahal da zuri bururatzen zaizkizun gauza guztietarako ( ez hasi txarto pentsaten!), gertatu zaizkizun gauzak kontatzeko, kotilleatzeko, inguruan gertatzen diren berriak zabaltzeko, bitxikeriak jakinarazteko.... Gainera egon seguru zure zuzentasuna ez zaigula inportatzen, hakatxac es saiskigu ozola! Ongi etorriak".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun