Baina, aspaldiko joerari fidela da UEU eta ikastaroez gain, irakaste-ikaste eredu ezberdin eta parte hartzailea erabiltzen dute. Gainera, unibertsitate euskaldunak duen topagune izaera beti izan da baliogarria jendea ezagutzeko.
Eskualdeko hainbat erakundek ematen ohi dute bertan parte hartzeko dirulaguntzak, baina aurten oraindik Erandioko Udalak baino ez du hori baieztatu. Litekeena da beste udaletan dirulaguntzak izatea eta UEUk gomendatzen du Euskara Zerbitzuekin harremanetan jartzea. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Irale programak ikastaroetan parte hartzeko dirulaguntzak ematen dituzte.
Argibide gehiagorako: http://ikastaroak.ueu.org.