Iker Heredia epaitzen ari dira Parisen ETAko kidea delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 15a, 23:24

Iker Heredia de Elu Portugaleteko gaztea eta Itzubaltzeta / Erromoko Izenik Ez musika taldeko kide ohiaren aurkako epaiketa hasi da gaur Parisko auzitegietan. Fiskaltzak gaizkile elkarteko kide izatea eta armak eta agiri faltsuak izatea leporatu dio. Herediarekin batera beste sei euskal herritar gehiago dira auziperatuak: Naia Zuriarrain, Jesus Guinea, Jose Maria Otegi, Balbino Saenz, Joana Nuñez eta Intza Oxandabarats. Guztiei leporatzen dizkiete Iker Herediari egozten dizkioten delitu berberak, Oxandabaratsi izan ezik. Berari Gaizkile elkarteko kide izatea baino ez diote leporatzen. Epaiketak hiru bat aste iraun dezake.

Gaiaren inguruko berriak:

ETAko zazpi ustezko kideren kontrako epaiketa hasi da gaur Parisen (Berria.info)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun