Faxismoaren Aurkako Eguna hartuko du Astrabuduak datorren maiatzaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 15a, 23:48

Sare Antifaxista topaguneak Indymedia Euskal Herriaren bidez jakinarazi duenez, datorren ekainaren 20an Faxismoaren Aurkako Eguna ospatuko da Erandioko Astrabudua auzoan. Larunbat horretan, Sare Antifaxistan batzen diren Uribe Kostako, Ezkerraldeko eta Bilboko kolektibo antifaxista ezberdinek hainbat jarduera burutuko dituzte bertako herriko tabernan eta inguruetan: besteak beste, 1936 eta 1939 bitarteko faxismoaren aurkako gerrari buruzko erakusketa izango da ikusgai, musika antifaxistaz gozatu ahal izango da, bideo antifaxisten emanaldia emango dute, eta hainbat materiala egongo da ikusteko moduan: txapak, bideoak, musika, kamisetak eta abar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun