Bernardo Atxagaren testu hau narrazio poetikoa da. Ostrukaren mundu bitxian murgiltzen da, ibilbide zoologiko-literario bat markatzen du, aipamen akademikoaz, poema txundigarriz nahiz xelebrekeriaz josia. Mikel Martinez eta Patxo Telleria izango dira aktoreak.
Narrazioa ikuskizun bihurtzea bururatu zitzaien eta hitzari soinua eta irudia erantsi zien, batzuetan narrazioa azpimarratzeko eta bestetan ikuspuntu ironikoa gehitzeko; inoiz ere hitzen ezkutuko aldea erakusteko, subkonszienteak edo metakonszienteak sortutako metafora bisualak sortuz.