Sindikatuen arabera, gaur ere jarraipen handia izan du grebak EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 16a, 19:35

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasgelek hutsik jarraitzen dute gaur ere. Ekaineko azterketak prestatzen ari diren ikasleak baino ez daude campusetan. Sindikatuen arabera, atzo bezainbesteko jarraipena izan du gaur ere grebak, handia. EHUko Errektoretzak berak ere onartu du begibistakoa zena: "Sindikatuek pertsonal irakasle eta ikertzaileari maiatzaren 15 eta 16 egunetarako dei egindako lan-uzteak izan duen eraginari dagokionez, EHUko Errektoretzak uste du grebak izan duen eragina zabala izan dela, nahiz eta aurreko deialdiarena baino txikiagoa. Oraingo honen jarraipena %75 edo 80ra iritsi ahal izan da", adierazi dute unibertsitateko iturriek prentsa ohar bidez. Atzo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila negoziatzeko prest agertu zen, baina adosten hasteko jakinarazpen ofiziala egiten ez den bitartean, mobilizazioekin jarraituko dute sindikatuek. Argazkian, Leioako campuseko Zientzia Fakultatea.

EHUko sindikatu guztiek deitutako lehen greba eguna egin zuten atzo, unibertsitateko irakasle eta ikerlariek. Sindikatuen arabera ia erabatekoa izan zen greba. Gaur egin dute bigarren greba eguna. EHUko Errektoretzak aurreko astean egin bezala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ere negoziatzeko prest agertu zen atzo. Negoziatzearen eta soldata duinen alde dago baina ez edozein preziotara. Sindikatuek egindako estimazioen arabera, bataz beste 6.000 euro handitu behar da irakasle bakoitzeko soldata. Hezkuntza Sailaren esanetan, kopuru hori gehiegizkoa da. Bestalde, EHUko Gobernu Kontseiluak ikasturte honetan ikerketa sustatzeko eta zabaltzeko lau milioi euro gordetzea erabaki zuen asteazkenean, maiatzak 10, egindako batzarrean.

Gaiaren inguruko berriak:

Sindikatuak: "Benetako negoziaziorako deialdia aste honetan egin behar da" (Eitb24, 2006 Mai 16)

Irakasleen %95ek baino gehiagok egin du greba, sindikatuen arabera (Eitb24, 2006 Mai 16)

Mugimenduak ageri dira EHUn (Berria, 2006 Mai 16)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun