Hain zuzen ere, EAJri bota diote popularrek arrain hiruarantza arriskuan egotearen errua. Aldekoak azaldutakoaren arabera, behin baino gehiagotan baztertu dute Batzar Nagusiek aipatu espeziea babesteko planari ekitea, jelkideek "ekinbide garrantzitsuagoak zeudela argudiatuz, gauzatu ez direnak gainera". "Eusko Jaurlaritzan, aldiz, Eskuinaldean arrain hiruarantza erabat desagertuta zegoela aitortu zuen EAJk", nabarmendu du PPko ordezkariak.
"Aldundiaren axolagabekeria eta gaitasunik eza ikusita, Leioa, Erandio eta Getxoko Udalek dominak jartzeari utzi eta, foru erakundeari behingoz bereak diren eskumenak bere gain hartu ditzan eskatuz gero baino ez da aldatuko egoera", Aldekoaren hitzetan, "Kudeaketa Plana arrain hiruarantza desagertzea saihesteko bide bakarra delako, lehendabizi Eskuinaldean eta gero Ezkerraldean".