Euskararen inguruko zalantzak argitzeko telefono zerbitzua jarri du Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 16a, 22:56

Astelehen honetatik, hau da, maiatzaren 15etik aurrera, zerbitzu berri bat dute eskura behar duten guztiek: Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Jakingura izeneko ekimena jarri du abiak, euskararen inguruko zalantzak telefono bidez argitzeko zerbitzua, alegia. Gauzak horrela, euskara bera edo euskaraz ikasten ari direnek, edo etxerako lanak egiten seme‑alabei laguntza ematen dieten gurasoek 652773780 telefono zenbakira deitzeko aukera edukiko dute, hizkuntza‑zalantzak edo esaldi laburren esanahia argitu eta hizkuntza‑egituren gaineko azalpenak jasotzeko. Hori bai, testuen itzulpenik ez dutela egingo argitu du Mankomunitateak. Ordutegia, astelehen, asteazken eta ostegunean, 17:30etik 19:00etara izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun