"Bolivia ahora con Evo Morales" kafe-tertulia izango da ostiralean Gorrondatxen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 17a, 14:31

Ostiral honetan, maiatzak 19, Boliviari buruzko kafe-tertulia izango dugu Gorrondatxe kultur elkartearen lokaletan. Gure artean urteak daramatzan Benito Cassinelli lagun peruarra gonbidatu dugu Bolivia eta inguruko herrialdeetako historiari buruzko zertzelada batzuk eman eta Bolivian Evo Moralesen hauteskunde garaipena eta bere gobernuaren erabaki garrantzitsuek dakartzaten aldaketei buruz berba egiteko. Hitzordua arratsaldeko 8:30ean Algortako Bidebarri kaleko 2. atarian dagoen Gorrondatxe kultur elkartean. Argazkia: www.evomorales.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun