2.- Baina hemen independentziaren alde borrokan ari den 20.000 gazteren indarra agerian gelditu da eztabaida politikoan, Etxarrin joan den apirilean egindako Gazte Topagunean. Independentziaren aldeko 20.000 indar horiek, ukatu ezin daitekeen errealitate bat agertzen dute; egungo eztabaida politikoan alboratu eta errefuxatu ezin daitekeen errealitatea. Hemen, Euskal Herrian, independentziaren aldeko gazteri indartsua dago, eta bide horretan, independentziaren ateak zabaltzen jarraitzeko borrokan ez dago tregoarik. Euskal Herrian proiektu politikoak berme demokratikopean garatzeko borrokan ez dago tregoarik; gazteon eskubideen
aldeko borrokan ez da tregoarik izango.
3.- Oker dabiltza oso errealitate hau zokoratu nahi duten politikariak. Oker dabiltza politikari autonomista eta zatikatzaileak 20.000 gazte indar hauek alboratu nahi badituzte. Bide okerrean dabil Miguel Sanz, Etxarrin, Nafarroan, bere gainetik pasa diren 20.000 indar independentistak zokoratu nahi baditu; oso oker dabil J.J. Imaz orain 30 urte bezala bere alderdiak hartutako sasi-irtenbideak aukeratu nahian badabil: oso oker dabil! Independentziaren aldeko gazte indar alboraezina pare-parean izango duelako!
4.- Euskal Herrian prozesu demokratiko bati heltzeko aukera berriak ireki diren honetan, estatu zapaltzaileen, beren gobernuen eta PNVren zakurren aldetiko erasoek etenik gabe jarraitzen dute! Eta argi eta garbi esan behar dugu, hemen, Euskal Herrian egiaztatuta dagoena zera da: independentzia lortu arte borrokan jarraituko duen gazteri borrokalari bat dagoela. Eta hau, eztabaida politikotik alboraezina den errealitate bat da!
5.- Euskal Herria justizia eta bake erreal batean oinarrituko den marko politiko berri batetara eramango duen prozesu demokratikoan buru belarri lanean aritzeko borondate irmoa dugun bezala, argi eta garbi adierazi nahi dugu sasi-irtenbideak bilatu eta eskubide demokratikoen ukazioan, inposaketan eta zatiketan oinarritutako marko bila doazenak oso oker dabiltzala. Eskubideen aitortza ekarriko duen eta berme demokratikoak izango diren konponbide baten alde prest dagoen gazteria garen bezala, gure herriaren etorkizuna saldu nahi dutenen aurrean borrokan jarraitzeko prestutasun osoa dugu.
6.- Hori dela eta, Segi gazte erakundeak Independentziaren aldeko kontzentrazioak deitzen ditu datorren ostiralean, maiatzaren 19an, eta bizkaitarroi dagokigunez, honakoa: Bilboko Albiako parkean, Sabin Etxearen aurrean, 20:00etan.
Itzubaltzeta / Erromoko Segi