Balzak zuzentzen duen Sailaren arabera, "kontzentrazioen eta bere deitzaileen benetako asmoak" jakiteko "Segik sinatutako karteletan hainbat erakunde eta pertsona publikori egindako mehatxuak" gehitu behar zaizkio kontu horri.
"Ertzaintzarekin liskarra bilatu"
Azkenik, Herrizaingo Sailak espekulatzen du ea Segik deitutako mobilizazioak "Ertzaintzarekin liskarra bilatu eta Poliziaren parte hartzeari buruzko eztabaida faltsuak" bilatzeko estragia izango ote diren.
Ostiralerako hiru elkarretaratze deitu ditu Segi gazte antolakundeak. Hurrenez hurren, Donostiako Prim kalean, PSOE alderdiko egoitza aurrean, 19:00etan; Gasteizko Arka enparantzan, PSOE alderdiaren aurrean, 19:30ean; eta Bilboko Albiako parkean, EBB-PNVren aurrean, 20:00etan. Bestalde, maiatzaren 26an Iruñeako Vianako Printzearen plazan, UPNren egoitza aurrean, deituta dago laugarren kontzentrazioa, 20:30etan.
Gaiaren inguruko berriak:
Segiren elkarretaratzeak galarazi ditu Jaurlaritzak (berria.info)
Segiren kontzentrazioak debekatu ditu Eusko Jaurlaritzak (gaztesarea.net)
Ostiralean Sabin Etxearen aurrean independentziaren alde egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitu du Itzubaltzetako Segik