Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko dira, 2025era arte, Getxoko Kirol Portuan dagoen akuarioko kudeaketa eta mantentze-lanen gastuez, Iñaki Zarraoa alkateak atzo eskainitako prentsaurrekoan aurreratu zuenez. Horrela adostu dute, behinik behin, Abra Acuarium enpresak eta erakunde publiko biek. Zarraoaren esanetan, hitzarmena datorren ekaina amaitu aurretik sinatuko dute ziurrenik eta, horri jarraituz, “Udalak instalazio guztiak erosiko ditu eta Abra Aquariumek Getxo Kaiarekin sinatuta duen kontratuaz arduratuko da. Horren truke, 1.000.000 euro emango dio enpresari Udalak. Aldundiak, bere aldetik, 600.000 euroko dirulaguntza emango du, eta, hortaz, akordioaren kostua 400.000 eurokoa izango da" tokiko erakundearentzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!