Zuzenbidean lizentziatua, Caracas eta Montevideoko Unibertsitateko irakasle izan zen eta, aldi berean, Euskaltzaindian zein Euskal Ikasketetarako Amerikako Institutuan aritu zen. Bestalde, gerra aurretik "Euzko Deya"n eta "Euzkadi"n egin bezala, erbestean "Egan" eta "Euzko Gogoa" aldizkarietan kolaboratu zuen. Era berean, Ametzaga itzultzaile aitzindarietako bat izan zen euskal literaturan. Besteak beste, Shakespeareren "Hamlet", Juan Ramon Jimenezen "Platero eta biok", Goetheren "Lur-Miña" eta Oscar Wilderen "Reading kartzelako balada" euskaratu eta argitaratu zituen.
Gaiaren inguruko berriak:
Bingen Ametzaga (armiarma.com)
Santi Onaindiak idatzitako Bingen Ametzagaren biografia laburra (armiarma.com)
Bingen Ametzaga (Eusko Jaurlaritza)
Bingen Ametzaga (Argia)