Udaberriko jaialdia izango da gaur Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 19a, 10:42

Udaberria heldu zitzaigun eta ez ginen konturatu. Negu luze baten ostean jai herrikoiak betiko legez loratu eta Leioaraino ere hurbildu dira, tartean ostiral honetan, maiatzak 19, dugun hitzordua: udaberriko jaialdia. 21:00etatik aurrera, Udondo gaztetxeak Basaki eta Zephyr taldeen kontzertua eta giro oneko jaialdia hartuko ditu; sarrera hiru eurotan baino ez da izango. Bide horretan, Maritxu Teilagorri Leioako jai herrikoien aldeko elkarguneak iaz hasitako bideari tinko eusten dio: jai herrikoien alde urte osoan zehar lan egitea eta hoiexek aldarrikatzea, leioztarrok adin guztientzako jai herrikoiak, autogestionatuak, parte-hartzaileak, parekideak eta euskaldunak izan ditzagun. Horrela, aurten aurkezpen jaialdia, inauteriak eta gaurko Udaberriko Jaialdia prestatzen aritu da taldea. Argazkia: Obabatxue

Udondon elkar ikusiko dugulakoan,

Maritxu Teilagorri Leioako jai herrikoien aldeko elkargunea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun