Orain dela sei urte sortu zen Getxoarte, Arte Sortu Berrien Aretoa, arte proposamenik gazteenak erakusleiho bilakatzeko eta, era berean sortzaile berriek euren lana ezagutzera emateko asmoz, kultur iturrien arabera. Gainera, artista gazteek esperientzia praktikoa dute Getxoarte eta bere lanetan interesa duten pertsonekin zuzeneko harremana izan dezaten, bai publikoko jendearekin bai sektoreko profesionalekin. Horrela, modu natural eta profesionalean, parte hartzaileek, inolako oztoporik gabe, beren lanak gustuko duten ikusleekin hitz egin dezakete zuzenean.
Artista anomimoen erakusleiho
Hiru egunez, Areetako Xake plaza orain arte anonimo izan diren baina etorkizun oparoa duten artisten lanen erakustoki erraldoia izango da. Erakusketak oso genero ezberdinak hartzen ditu: pintura, eskultura, argazkia, bideoa, marrazkia eta grabatuaz gain, estetika erlazionaleko lanak, ekintzak eta performance-ak izango dira ikusgai. Horrela, ekitaldi honetara datozen bisitariek ikuspegi oparoa izango dute begien aurrean.
Getxoarten aukera artistiko guztiek dute lekua, proiekturik pertsonalenetatik hasita taldekako proiektuetaraino. Gainera, euskal arte produkzio garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasten dute. Getxoartek lankidetza estua dauka fakultate horrekin.