Karpa erraldoiaren ordez, kultur ekitaldietarako Gobela kiroldegia erabiltzea eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 19a, 12:05

Areetako Xake plazan Getxoarte 2006rako karpa erraldoia muntatzen ari zirela, bertan egiten diren kultur ekitaldi "guztiak edo gehienak" Gobela kiroldegian egin daitezkeela kritikatu zuen, joan den ostiralean, Getxoko PPk. "Auzotarren kexa ugari dagoela, karpa alokatzea garestia dela –300.000 euro urteko, bere hitzetan– eta aisialdirako gune garrantzitsua hartzen duela" argudiatu zuen, Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak (argazkian). Izan ere, "urteko sei hilabetetan" jarrita egoten da aipatu egitura, PPkoen esanetan. Eduardo Andrade zinegotziaren iritziz, "toki nahikoa" dago Gobelan: 360 ikusleentzako saskibaloi kantxa eta 1250rentzako futbol estadioa, berak emandako datuen arabera. "Horietako behegaina babesteko neurriren bat baino ez litzateke hartu behar", popularren ustez. Argazkian, Andrade eta Arrue kazetariekin hizketan, karpa muntatzen ari diren bitartean.

"Kultur ekitaldiak Gobelan egiteak karpa instalatu behar izateak sortzen dituen arazoak saihesteaz gain, alokairuko dirua aurreztuko genuke. Gainera, kiroldegia metro geltoki batetik hurbil dago eta 200 ibilgailu aparkatzeko tokia ere badago", azaldu zuen Arruek. Horrela eskatuko dute, mozio bidez, hurrengo udalbatzarrean.

Gaiaren inguruko berriak:

Asteburu honetan 60 artista gazteren lanak egongo dira ikusgai Getxoarten (2006 Mai 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun