"Berriro ere oinarririk gabeko kritikak egitea" leloratu dio
Getxoko PPri Imanol Landa Presidentzia zinegotziak, oraingoan apirilaren 6tik 9ra bitartean ospatu zen Kantuketan musika zikloari dagozkionak. Izan ere, egitasmo horretan egindako gastua "gehiegizkotzat" jo zuen orain bi egun Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak. "Diru publikoa zorroztasun handiagoz kudeatzea eskatu diogu Iñaki Zarraoa alkateari, aipatu gastua –70.000 euro popularrek emandako datuen arabera– neurrigabea dela uste dugulako, bizkaitarrek barne hartuta ez dauden premiazko beharrizanak dituztela kontutan hartuta". Horren harira, PPk Gobernu Taldeari neurriz kanpoko gastuak egitea behin eta berriro leporatzea “azpimagarritzat" jo du Landak, batik bat, "horiek euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko direnean”. Argazkian, kontzertua Algortako Portu Zaharreko karpan.