Euskarazko telebista digitala sortzeko ekimena abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 19a, 15:35

Bilboko eta itsasadarreko euskaltzaleek Ibaizabal izeneko ekimena sortu dute, inguruko udalerrietan euskaraz jardungo duen telebista digitalaren proiektua sustatzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak tokiko telebistak arautuko dituen dekretua iragarri du eta euskaltzaleek ez dute nahi euskara aukera berri horretatik kanpo geratzerik. Balizko euskarazko telebista horren ezaugarri batzuk ere jakinarazi zituzten atzo, maiatzak 18, ekimenarekin bat egin duten hainbat lagunek Bilbon egin zuten aurkezpenean. Telebista zabala, askotarikoa, dinamikoa, serioa, solidarioa, modernoa, euskararen herriaren lurralde osoa aintzat hartuko duena eta gainerako eskualdeetako euskarazko telebistentzat lagungarri izango da. Besteak beste, Josu Amezaga EHUko irakasle algortarrak bat egin du ekimenarekin. Argazkia: Alex Segre.

Gaiaren inguruko berriak:

Ibaizabal, telebista digitala euskaraz (Berria, 2006 Mai 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun