EHUko sindikatuak hilaren 25ean bilduko dira Jaurlaritzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 19a, 15:42

Euskal Herriko Unibertsitateko sindikatuetako ordezkariak hilaren 25ean bilduko dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin. Sindikatuek aste bateko epea eman zieten Hezkuntza Sailari eta Errektoretzari irakasleen ordainsarien negoziazioen inguruko bilerara deitzeko. Atzo, maiatzak 18, jaso zuen deia eta maiatzaren 25ean Gasteizen bilduko dira. Sindikatuetako ordezkariek batzarra egin zuten atzo bertan, Hezkuntza Sailarekin egingo duten bilerara eramango dituzten oinarriak adosteko. Orain arteko hiru eskaerei eustea erabaki zuten, hau da: osagarrien dekretu zirriborroa ez argitaratzea, dekretu zirriborroa negoziazioen oinarria ez izatea eta irakasleen soldatak ordaintzeko diru nahikoa izatea.

Gaiaren inguruko berriak:

Jaurlaritzak hilaren 25erako deitu ditu EHUko sindikatuak (Berria, 2006 Mai 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun