Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako txartelaren bila lehiatuko dira bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 19a, 19:49

Bizkaiko Txapelketarako txartela lortzen ahaleginduko dira larunbat honetan, Areetan, eskualdeko bertsolariak. Izan ere, Ipar Uribeko VI. Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da bihar, 19:00etatik aurrera, Andres Isasi musika eskolan. Bertan txapela irabazten duenak ez du sari makala izango, zuzenean Bizkaiko kanporaketetara igaroko baita. Ipar Uribeko bi kanporaketen ostean, hauek dira finalean lehiatuko diren sei bertsolariak: Miren Loizaga sopeloztarra, Peru Vidal leioztarra, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal Katxo algortarrak eta Olatz eta Miren Ibarluzea mungiarrak. Bizkaiko kanporaketak eta finalaurrekoak egin eta ostean, finala jokatuko da abenduaren hirugarren asteburuan Bilboko Euskalduna Jauregian. Argazkian, orain bi urte, Ipar Uribeko V. Bertsolari Txapelketaren finala / Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE).

Finalaren aurretik kanporaketa bi egin dira. Lehenengoa Mungiako Matxin txokoan izan zen, apirilaren 28an, eta bigarrena Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, maiatzaren 5ean. Mungiako kanporaketan Miren Loizaga nagusitu zen eta Larrabetzun Miren Ibarluzea, finalerako txartela eskuratuz. Gainontzeko lau bertsolariak puntuen arabera heldu dira azken saiora.

Xehetasun gehiago Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE) web orrialdean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun