Sahararen alde 24 orduz egongo dira igerian Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 19a, 20:42

Asteburu honetan, hots, maiatzaren 20a eta 21a bitartean, "24 ordu igeri egiten" maratoi solidarioaren lehenengo edizioa egingo dute Abadesolon, kirol eta nazioarteko lankidetza arloetan diharduten udalerriko bi elkarteentzako dirua biltzeko. Udalbatzarra osatzen duten alderdi politiko guztien babesarekin, 24 ordutan zehar eta etenik gabe, jendea igerian aritzea da Moreaga Ugerzaleak (MUS) kirol taldearen eta Nuyun Sahararen aldeko elkartearen asmoa. Hartara, hiru modu egongo dira diruz laguntzeko:batetik, egindako kilometro kopurua adina diru eman ahal izango du igerilari bakoitzak. Bestalde, izen-emandako laguntzaileen dirua ere jaso ahal izango dute elkarteek. Hori dela eta, berebizikotzat jotzen dute Sopelako bizilagunen parte-hartzea. Azkenik, kutxa bat jarriko dute antolatzaileek, igeri egin ez arren, nahi duen guztiak dirua emateko. Argazkian, joan den astean egindako aurkezpena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun