Güerako saharar errefuxiatu-kanpamentua eta Gorliz senidetzeko 2001eko martxoan hartutako erabakiarekin batera martxan jarritako egitasmoen artean, aurten ere "Oporrak Bakean" izeneko kanpaina eramango du aurrera herri horretako Udalak. Hori dela bide, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak ekarriko dituzte uztailean eta abuztuan familia gorliztarrekin udaldia igaro dezaten. “Haurrok basamortu idorretik ateratzea da asmoa, uda sasoian 50 gradoko tenperaturara ere iristen baita termometroa Sahara aldean”, adierazi du Blanca Fernandez Gizarte Ekintza zinegotziak. Argazkian, Saharar Errepublika Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 30. urteurrenarekin bat eginez, bandera sahararra jaso zuten ikurrinarekin batera Gorlizko udaletxean, otsailaren 27an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!