Kartelen ezaugarriei dagokionez, 50 x 70 zentimetroko neurria eduki beharko dute aurkeztutako lanek, euskarri gogorrean edo paper gainean. Gaia librea bada ere, "Algortako Iñaki Deunaren Jaiak 2005", "uztailaren 28tik 31ra" eta "Jaietan ere euskaraz!" dira jarri beharreko leloak. Kartelaren atzekaldean ezizen bat jarriko da, kartelarekin batera emango den gutun-azalaren kanpokaldean ere jarrita egongo dena. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, besteak beste. Baliabide informatikoak erabili izatekotan (eta edozein kasutan ere) komenigarria litzateke CD bat aurkeztea kartelarekin batera horren irudi digitalizatuarekin.
Algortako Iñaki Deunaren Jai Batzordea
Uztailaren 28tik 31ra, Algortan ospatuko diren Iñaki Deunaren jaien irudia izango dena aukeratzeko, kartel lehiaketa antotatu dugu. Beranduenez, ekainaren 8an entregatu beharko dira lanak, Algortako kultur etxean (Villamonte). Data hori igarota, jai batzordeko kideek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein den irabazlea eta horrela jakinaraziko dio horri. 300 euro jasoko ditu jaietako kartel gisa aukeratua izango denaren egileak, Proplanos kopisteria eta inprimategiaren eskutik. Saritu gabeko kartelak, berriz, egileei itzuliko zaizkie. Bestalde, gogoratu maiatzaren 25ean izango dugula hurrengo bilera, Villamonteko kultur etxean, 19:30ean. Beraz, anima zaitezte eta parte hartu! Argazkian, 2004ko kartela.