Apartheid egoera salatzeko manifestazioa egingo du ostegunean Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 22a, 14:26

Maiatzaren 25ean 3 urte beteko dira azken udal hauteskundeak izan zirenetik. Ondo gogoratuko duzunez, egun hartan ezker abertzaleko herri plataformen hautes zerrenden alde egin zuten 120.000 herritarren boto aukera zilegia desagertarazi nahi izan zuten. 3 urte geroago eskubide zibil eta politikoen ukazioak hor dirau. Ehunka dira oraindik, herritarren borondatea ukatuz osatuak izan eta jardunean jarraitzen duten Udalak. Ehunka dira, zilegitasun demokratikorik gabe kargu instituzionalak betetzen diharduten alkate, zinegotzi eta foru hautetsiak. Era berean, ehunka dira hautetsi izateko eskubidea ukatua dutenak eta milaka hautatzeko eskubidea urratu zaien euskal herritarrak.

Getxon Ezker Batuak okupatzen du Getxo Biziari dagokion zinegotzi postua. Postu hori baliatuz, EAJ-EA-EB Udal Gobernuak herritarren aurkako hainbat neurri hartu du, hala nola ekaineko fakturan jadanik ezarriko diguten zarama tasaren prezio bikoizketa, udal ondasunen pribatizazioak, gaztetxeen eraispenak, itsasoa porlanez betetzen ari diren proiektuen onespena, edo hamaika traba eta aitzaki presoen senideei dagozkien diru laguntzak urtetan zehar ez emateko.

Irekitzen ari den demokraziarako bidean, ilegalizazio-apartheid politikoa oztopo oso larria da. Prozesua indartze bidean, ilegalizazioa gainditzeko urratsak ezinbestekoak dira. Interes pertsonal eta partidistak utzi eta prozesuaren norabidean urratsak ematea funtsezkoa da. Urtetan eman ez dituzten pausuak emateko garaia da.

Mobilizatuz behar ditzagun apartheidarekin bukatzera!

Manifestazioa: No apartheid. Getxoztarren borondatea errespetatu! Maiatzaren 25ean, Algortako Telletxen, arratsaldeko 8etan.

Gaiaren inguruko berriak:

Batasunaren esanetan guztioi dagokigu urrats sendo eta erangikorrak ematea apartheida gainditzeko (Orain.info, 2006 Mai 17)

Azkoitian posible da, Getxon ere bai (2005 Eka 29)

"Apartheid egoera" salatuko dute udal hauteskundeen bigarren urteurrenean (2005 Mai 25)

Hemezortzi hilabete apartheid (2004 Abe 10)

Zinegotzirik ez duela "lapurtu" erantzun dio Getxo Biziari EB-Berdeek (2004 Aza 16)

Herriari dagokiona orain (2004 Urr 04)

Apartheid politikoa urtebete beranduago (2004 Mai 24)

EB-Berdeen esku-orria: "Getxo Biziaren inbutuaren legea"

Getxo Biziaren esku-orria: "Herriari dagokiona orain!"
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun