Bere burua “kale borroka”tzat joten duen indarkeriak
Euzko Alderdi Jeltzalearen hamaika egoitza erasotu ditu azken asteburu honetan. Bortikezkeriaren susperraldi honek Abendaño eta Zaramaga (Gasteiz), Dendarikale (Bilbo), Getxo, Leioa, Azpeitia, Galdakao, Errenteria, Arrasate eta Elorrioko batzokiak izan ditu jomugatzat, baita Araba Buru Batzarraren egoitza ere. Ez da inon kalte pertsonalik izan. Eraso andana hau aurreko ostegunean hasi zen, zenbait ezezagunek Zaramako batzokia, Gasteizen, pinturaz erasan zutenean. Biharamunean, ostiralez, Bilboko Dendarikaleko batzokia oldartu zuten. Larunbat goizeko ordu txikietan, berriz, pintura gorri eta horidun poltsak jaurti zituzten Getxoko batzoki-barrura eta, zenbait ordu geroxeago, beste horrenbeste egin zuten Leioa, Azpeitia eta Galdakaoko batzokietan, baita Araba Buru Batzarraren egoitzaren kontra ere, Gasteizen. Igandean, berriz, Errenteria, Arrasate, Elorrio eta Abendañoko (Gasteiz) batzokiak izan ziren erasotuak. Argazkian, Leioako batzokian agertutako pintaketa bat.