Getxoztarra zen Mugarran hildako mendizalea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 22a, 14:58

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, Getxo udalerriko 34 urteko JD.G.L. zen atzo, Mugarra mendian, 300 metro inguruko altueratik jausi eta hil egin zen mendizalea. Goizeko 10:15ean Ertzaintzari jakinarazi ziotenez, pertsona bat sakan batetik behera erori zen Mugarran, Mañaria parean. Jarraian, Unitate Mugikorreko mendi-taldeko eta Durangoko Ertzainetxeko agenteak eta osasun-zerbitzuak biktima zegoen tokira joan ziren, baina hilda zegoela konprobatu zuten. Mendizalearen gorpua erreskatatu eta Mañarira eraman zuten mendiko taldeko agenteek. Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten handik hileta-zerbitzukoek. Argazkian, Mugarra mendia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun