Ostiral goizean, 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Neguriko ertzain-etxeko agenteek, indarkeria erabilita lapurtu eta mehatxuak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, biktimari aurpegian ukabilkada eman eta zorrotik dirua eta dokumentazioa ostu zizkion. "Azkenaldian biktima mehatxatzen zuen eta dirua eskatzen zion. Aurretik, lan-harremana izan zuten biek", polizia iturriek gaineratu dutenez. Salatutako gertaerak duela bi hilabete jazo ziren Leioan: biktima Larramendi plazan zegoela eraso zuten. Ertzaintzak gertaeren berri izan zuenean, erasoaren eta mehatxuen ustezko egilea, Barakaldoko M.A.S.V. 46 urteko gizonezkoa, bilatzen hasi zen. Ostiral goizean atxilotu zuten Getxo udalerrian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!