Independentziaren aukera ukatua zaigun bitartean gazteria ez dago tregoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 22a, 15:31

Ostiralean, maiatzak 19, Segik egindako kontzentrazioen harira eta horietan jazotako polizi oldartzeak medio, Segik honakoa adierazi nahi du: PSOE, PNV eta Nafarroako eskuinari ostiralean agerian gelditu zen errealitateari ezin diotela muzin egin; ezin dute, nahita ere, beste alde batetara begiratu. Debeku eta polizi oldartzeen gainetik, Euskal Herrian independentziaren aukera defendatu eta bere alde borrokatzeko esparru demokratikorik ez dagoela esaten bagenuen ostiraleko ekimena deitzean, ostiralean hori bera agerian gelditu zen PNVren zakurrak independentzia aldarrikatzen duen gazteria kolpatzean. Argazkian, bi ertzain gazte bat atxilotzen pasa den ostiralean / Gaztesarea.net.

Oker dabiltza gazteria egurtzeko biolentzia eta armaz jositako poliziak bidaltzen badituzte. Eta are eta ageriago uzten digute proiektu politikoak defendatzeko esparru demokratikorik ez dagoela egun, ezta berau iraultzeko borondate politikorik dagoenik horien aldetik. Balzak ongi asko adierazi zuen borondate ez hori bera.

Ostiraleko gertaerak ikusita, galdera bat datorkigu: Segiren ekimena debekatu, bertan ziren gazteak atxilotu eta egurtu, eta Batasuneko kideak Espainiako Auzitegi Nazionalera deitzean, ez ote diren Imaz eta Ibarretxek Zapaterorekin egindako bileren emaitza.

Ibarretxek, bakea eta konponbidearen aldeko hitzekin aho bete aritzen den bitartean bere zakurrak independentzia aldarrikatzen duen gazteriaren aurka bidaltzen ditu. Zerri diote beldur? Orain 30 urte egindako iruzurra, sasi-irtenbidea egiteko aukera ukatuko dion independentziaren aldeko 20.000 indar pare parean izateari?

Zentzu horretan argiki ohartarazi nahi diegu PNV eta PSOE, herri honen etorkizuna ez dela Euskadi Buru Batzarra eta Zapateroren artean erabakiko, are gutxiago, indar armatu eta zapalkuntza bideetan, gazteriaren askatasun beharra eta grina ito nahian. Gezurra, iruzurra eta interes alderdikoien aroa itxi eta seriotasunez eta egoerak eskatzen duenaren tamainan aritzeko garaia dute.

Bestalde, datorren ostiralean, Iruñean, Nafarroan, apirilean independentziaren aldeko 20.000 indar Sanzen gainetik igaro ziren herrialdean, independentziaren aldeko kontzentrazioa egingo da eta bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Independentziaren aukera ukatua zaigun bitartean gazteria ez dago tregoan.

Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun