Baliteke txirrindularitzari agur esan behar izatea Laisekak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 22a, 21:08

Roberto Laiseka Euskaltel-Euskadiko txirrindulari beteranoak belaunburua hautsi zuen, ostiralean, Italiako Giroko 12. etapan, eroriko larri baten ostean. Algortako ziklista etxean dago jada: larunbatean bertan iritsi zen Euskal Herrira eta ziurrenik bihar egingo dio ebakuntza, Gasteizko erietxean, Mikel Sanchez Euskaltel taldearekin askotan lan egiten duen medikuak; gaur egindako azterketa sakoneko emaitzak kontutan edukita. Laisekak 36 urte ditu eta ilusio handiarekin ari zen Italiako itzuli handian, baina duen adina kontutan hartuta, baliteke lesio horren ondorioz, eskalatzaile algortarrak txirrindularitzari agur esan behar izatea. Gutxienez, bi hilabeteko etena egin beharko du belauna osatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun