Besteak beste, euskararen erabilera areagotzea umeen aisialdian, neska-mutilei hizkuntzarekiko jokabide positiboa ezagutaraztea eta aisialdia bera euskararen bidez ezagutu dezatela dira Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutako udalekuen helburua. Baita umeengan talde dinamika sortzea eta elkarbizitza jokabideak, gaitasun fisikoak eta gorputzaren adierazpen gaitasuna garatzea ere, neska-mutilek jarduerekin goza dezatela ahaztu gabe.
Plentziako udalekuen ezaugarriak (6-12 urte)
- Noiz: uztailaren 3tik 21era, astelehenetik ostiralera
- Norentzat: Uribe Kostako Mankomunitateko udaletan erroldatutako umeentzat (6-12 urte)
- Non: Plentziako institutuan
- Egun osoko ordutegia: 10:00-19:00
- Bazkaria barne (catering zerbitzua)
- Hainbat jarduera egunean zehar: jolasak, tailerrak, irteerak, hondartza...
- Gehienez 50 ume
- Autobus‑zerbitzua izango da, herriz herri
- Prezioa: a) normala: 120 euro / b) familia ugarientzat: 85 euro / c) oinarrizko errenta jasotzen dutenentzat: 20 euro
- Izena emateko epea: ekainaren 2ra arte
- Eskarien onarpena: heltzen diren hurrenkeraren arabera
- Informazio gehiago: 946 762 674 (Garikoitz)
Lemoizko udalekuen ezaugarriak (3-6 urte)
- Noiz: uztailaren 3tik 28ra, astelehenetik ostiralera
- Norentzat: Lemoizen erroldatutako umeentzat (3-6 urte)
- Non: Lemoizko eskolan (Urizar auzoan)
- Goizez baino ez: 10:30-13:30
- Hainbat jarduera egunean zehar: jolasak, tailerrak, irteerak, igerilekuak...
- Gehienez 30 ume
- Ez da autobus‑zerbitzua izango; gurasoek eraman beharko dituzte umeak
- Prezioa: a) normala: 30 euro / b) familia ugarientzat: 21 euro / c) oinarrizko errenta jasotzen dutenentzat: 5 euro
- Izena emateko epea: maiatzaren 29tik ekainaren 8ra arte
- Eskarien onarpena: heltzen diren hurrenkeraren arabera
- Informazio gehiago: 946 762 674 (Jose)