Ekainaren 11an Leioako I.Txitxiburruntxi Eguna egingo dute San Bartolomen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 23a, 13:55

Berbalamiñe euskara elkarteak I.Txitxiburruntxi Eguna egiteko asmoa du datorren ekainaren 11an. "Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren egun batean leku ezagunetan (Ondiz, San Bartolome, Ereaga, Martiartu...) eta egun pasa egiten zuten txerrikiak surtan erretzen eta jaten, dantza egiten... ondo pasatzen elkarrekin, alegia! Euskaldunok elkarrekin ondo pasa dezagun euskeraz, ohitura zahar hori berreskuratu nahi dugu", azaldu dute. Horregatik, ekainaren 11an San Bartolomen elkartzera deitu dituzte leioztarrak. Nahi duen guztiak utz ditzake bere ideiak euskara elkartearen bitakoran ("iruzkinak" atalean kilk eginez). Baita egiten dituzten batzarretan parte hartuz. Informazio gehiago: berbalamine[a bildua]euskalerria.org. Argazkian, antzineko Txitxiburruntzi Eguna / Berbalamiñe.

Momentuz aurreratu ahal duten jai-egitaraua honakoa da:

- Goizean dultzaineroek herrian zeharreko kalejiratxoa egingo dute San Bartolome auzoraino.
- Egun osoan zehar barra eta terraza egongo dira
- San Bartolome apainduta egongo da.
- Goizean zehar umeentzako gaztelu puzgarria jarrita egongo da.
- 12:00etan txitxiburduntzia egongo da jende guztiarentzat dohainik.
- 12:30etik 13:30era dantzak egongo dira.
- 13:30ean “Larrain dantza” dantzatuko dute dantza taldeko norbaitek argibideak emanez.
- 14:30ean herri bazkaria egongo da.
- 16:30etik 19:30era “Erdixka lauetan” taldearekin erromeria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun