Mintza Eguna dela eta, ekainaren 3an Iruñerrira joango dira Getxoko berbalagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 23a, 14:15

Aurten Euskal Herriko berbalagun guztiok hitzordua dugu ekainaren 3an Iruñerrian. Getxotik autobusez joango gara, Algortako Kirikiñotik aterako gara goizeko 9etan Santutxuko berbalagunon bila, eta hortik Iruñearako bidea hartuko dugu. Tximintx euskara elkartearen web gunean oso ondo azaldu dute mintza eguna egiteko arrazoiak eta gorabeherak. Getxon izena eman nahi duzuenok bidali e-posta edo deitu 605739916 telefono zenbakira. Lekua dagoela jakinda 30 euroko diru-sarrera egin behar da (20 euro bazkaria eta 10 euro autobusa), "Iruñea + izen-abizenak" leloa jarriz. Egizuren kontu korrontea: Euskadiko Kutxa 3035 0067 6706 7004 9987.

Egitaraua hauxe duzue:

11:30 Euskal Herriko mintzakide guztiei harrera, Gaztelu plazan.
12:00 Ttipi-Ttapa, Atarrabiarantz.
13:30 Bermuta, Txantreako Euskaldunon Biltoki euskara elkartearen egoitzan (Ezkaba plaza).
14:15 Bazkaria.
16:00 Sari banaketa.
16:15 Kantaldi-dantzaldia Berriketan taldearekin.
19:00 Autobusa hartuko dugu.
21:00 Bilbon juergarik bai?

Anima zaitez, ederto pasako dugu!

Egizu Getxo Euskaldun!
http://www.blogari.net/egizu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun