Lutxo Egia idazlea solastuko da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 23a, 14:50

Martxoaren 29az geroztik berriro martxan da Uribe Kostako irakurzalearen txokoa. Egun horretan, Unai Elorria algortarra izan zen Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak gonbidatutako lehenengo idazlea, "Vredaman" bere azken eleberriari buruz berba egiteko asmoz. Bigarren saioan (apirilak 27), berriz, "Ecce Homo" izan zuten hizpide, Algortakoa ere den Laura Mintegiren eskutik. Oraingoan, Santanderren jaiotako idazle euskalduna etorriko da gurera. Asteazken honetan, maiatzak 24, Lutxo Egia izango da Aldai Kulturgunean, "Ezker hanka falta zuen" bere azken lanaren inguruan solasteko. Nontzeberriko kidea ere bada Egia. Arratsaldeko 8etan hasiko da saioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun