AEK Eguna AEK-ko ikasle, irakasle, laguntzaile zein AEKren helburuekin bat egiten duten guztien eguna da, eta urtean behin ospatu izan da 1988an lehenengo aldiz Hernanin antolatu zenetik.
AEK Eguna berreskuratuz
Harrezkero AEK Eguna honako leku hauetan antolatu izan da 2003 urtera arte: 1988an Hernanin, 1989an Ondarroan, 1990ean Atarrabian, 1991n Agurainen, 1992an Lezon, 1993an Arrigorriagan, 1994an Tafallan, 1995ean Zumaian, 1996an Donapaleun, 1997an Portugaleten, 1998an Legution, 1999an Saran, 2000 urtean Lizarran, 2001ean Zestoan, 2002an Santutxun eta 2003an Abetxukon.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, 2006an 17. AEK Eguna ospatuko dugu, oraingo honetan Larrabetzun (Bizkaia). Ohiko data aldatu eta, ikasturte amaierako jai erraldoia izateko asmoz, ekainaren 10ean izango da aurtengo AEK Eguna. Horretarako bereziki ikasle eta irakasleen parte hartzea bultzatuko duen egitaraua prestatzen ari da AEK.
Erakusketa honako data eta lekuetan egongo da ikusgai:
- maiatzaren 26ra arte: Plentziako Goñi Portal kultur etxean
- maiatzaren 29tik ekainaren 2ra: Mungiako Mugire Txokoan
- ekainaren 5etik 9ra: Arrietako kultur etxean