Jolasetako belar hockey bi taldeak Ohorezko Mailara igo dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 23a, 15:25

Jolaseta klubak sasoi bikaina egin du aurten, eta merezitako saria jaso du. Neguriko belar hockey klubaren gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak Espainiako Ohorezko Mailan ariko dira datorren denboraldian. Atletikok eta Realak, beraz, kide berriak izango dituzte. Iaz maila galdu ostean, orain hiru asteburu lortu zuten igoera neskek, Aiara taldeari 7 eta 0 irabazi ostean azken partidan. Hala ere, SPV 51 madrildarrekin batera, talderik indartsuena izan da denboraldi osoan zehar Jolaseta. Mutilek, berriz, igande honetara arte itxaron behar izan dute Ohorezko Mailara igotzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun