Bidaia 7 eurotan izango da eta ordaintzeko autobusean bertan egin ahal izango da. Autobusak honako ordutegia izango du:
- 16:00etan, Sopelako elizan.
- 16:05ean, Algortako Kirikiñon.
- 16:10ean, Itzubaltzeta / Erromoko Sabecon.
- 16:15ean, Leioako Txomin Arestin.
- 17: 30ean, Donostiako Boulevardean.
Arratsaldeko 5:30ean Boulevardetik abiatuko den manifestazioan zehar aldarrikapenaz gain, bertsolariak, trikitilariak, fanfarriak, kale antzerki taldeak eta bestelako animazio ekimenak ikusi ahal izango dira. Bertan ere, Euskal Herri osoan bildu diren sinadura guztien berri emateaz gain, herriz herri lanean aritu diren herritarrei eskerrak eman eta erakundeei aldarrikapena plazaratuko diete.
Bidaiaren bueltan, nahi duenak aukera izango du Itzubaltzeta gaztetxean II. Folixa Asturiarraz gozatzeko. "Asturianu llingua oficial" leloko jaialdian asturiarrez abesten duten puntako musika taldeak izango dira: Skama La Rede eta Skontra.
Bai Eskolak Euskalduntzeari! sinadura kanpainaren azken txanpa iritsi da. Sinadura bilketa eta ekimen ugariren ondotik, Uribe Kostako Eskolak Euskaldundu batzordeek jakinarazi dutenez, "milaka eta milaka izan dira azken hiru hilabeteetan bildu ditugun herritarren sinadurak. Mila esker guztioi!". Orain, egindako lanaren uzta aurkeztu aldera, eskola guztiak euskalduntzearen aldeko sinadura bilketarako kanpaina manifestazio jendetsu batekin amaiera ematera dei egin du Eskolak Euskaldundu ekimenak. Horrela, larunbatean, maiatzak 27, Donostiako Boulevardean arratsaldeko 5:30ean egingo diren manifestazioan eta festan parte hartzeko eskatu diete Uribe Kostako euskaltzaleei. Donostira joateko Uribe Kostatik propio autobusa antolatu dute. Izena honako lekuetan eman daiteke: Sopelako Laiak eta herriko tabernan, Algortako Gorrondatxen, Itzubaltzeta / Erromoko Brankan eta Leioako Kurkudin. Argazkian, ekimenak Leioan egindako aurkezpena.