Maiatzaren 17an, mundu mailan lehenengo aldiz ospatu zen Internet, Telekomunikazio eta Informazioaren Gizartearen Egunaren harira, "bitakora bat hiritar bakoitzarentzat" izeneko kanpaina martxan jarri zuen Europa Press berri-agentziak. Horri helduz, Koaderno Hiritarrak (
www.hiritarrok.net) ekimena sareratu du Sopelako Udalak. "Udalerriko ikuspegitik, herritarren artean teknologia berrien erabilera sustatzea eta, aldi berean, adierazpen eta informazio askatasuna eta hiritarren partaidetza erraztea" da horren helburua, udal arduradunek adierazitakoaren arabera. Gauzak horrela, Sopelako auzokide eta elkarteek egunkari propioa egin ahal izango dute Interneten (bitakora), tokiko testuinguru batean oinarrituz. Argazkia: Javi Casas Athletic-eko jokalaria izan da Koaderno Hiritarrak ekimeneko lehendabiziko erabiltzaileetako bat.