Itsas-bidai ontzietako turistengandik "etekina" ateratzeko neurriak eskatu dituzte Getxoko PSE-EEk eta PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 23a, 21:04

Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak gaur goizean emandako datuen arabera, dagoeneko 6 mila bisitari inguru heldu da udalerrira, luxuzko itsas-bidaia ontzietan, kaia zabaldu zenetik; eta urtea bukatutakoan 20 mila izango omen dira. Hala ere, "guzti horiek Getxo ezagutu gabe joaten dira", zinegotzi popularrak kritikatu duenez. Arrueren hitzetan nagusiki bi dira turistek bisitatzen dituzten tokiak: Guggenheim museoa, Bilbon, eta Errioxa. Gauzak horrela, bisitarientzako hirugarren ibilbide bat proposatu du PPk, udalerria bera hartuko lukeena. Horretarako, "kaian bertan jarri beharko litzateke turismo bulego mugikorra", euren ustez. Orain bi aste, antzeko eskaera egin zion Iñaki Zarraoa alkateari Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaileak.

Udalerriko irudia sustatzea eskatu zuen Almansak, "luxuzko itsas-bidaia ontzietan datozen turistengandik etekina ateratzeko". Horretarako, Getxo bisitarien artean ezagutarazteko neurriak abian jartzea proposatu zuen PSE-EEk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun