Gaur eta atzoko munduko surflariak bildu dira Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 23a, 21:46

Sopelako El Sitio tabernan bildu ziren atzo dozenaka surflari eta surfzale. Izan ere, Quiksilver Shapers Tour 2006 barruan, surfeko historian idatzitako dauden izen handiei aurpegia jarri zieten hainbatek eta hainbatek. Surfkultura.com eta Surf30 bitakorek gaur zabaldu dutenez, Mark Richards, lau bider munduko txapelduna, Mark Phipps, Wayne Lynch, Simon Anderson eta Jeff Hakman, lehenengo munduko txapelduna egon ziren zaleekin hizketan. Eta Hakman "Mr. Sunset", bertakoei omendu nahian bere liburuaren kopia bat eman zien Espainiako eta Euskal Herriko lehenengo surflariei, Jesus Fiochi eta Jose Luis Elejoste, 1962an eta 1963an surfeatzen hasi zirenak, hurrenez hurren. Geroago, Fiochik eta Elejostek bere aitzindari lanen eta eskarmetuaren berri eman zuten. Argazkia: Surf30.

Gaiaren inguruko berriak:

Emocionante encuentro generacional de surfistas en Sopelana (Surfkultura.com)

Quiksilver Shapers Tour 2006 en Sopelana (Surf30)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun