Neska gazte bat zauritu zen igandean Gorlizen auto istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 24a, 11:57

Neska gazte bat zaurituta suertatu zen igandean Gorlizko Urresaranse bidean izandako auto istripuaren ondorioz. Ertzaintzak jakinarazi duenez, igandeko goizean gertatu zen istripua, 10ak aldera, Nafarroako matrikula duen Opel Kadett modeloko auto bat errepidetik atera zenean. Gertaera zerk eragin zuen jakin ez badaki ere, EAEko Herrizaingo Sailak argitu du autoa irauli zela eta horren ondorioz T.M.A. 19 urteko neska autoaren azpitik harrapatuta gelditu zela suhiltzaileek bertatik atera arte. Neska larriki zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Bestalde, asteburuan zehar Ertzaintzak pertsona bana atxilotu du Gorliz eta Sopelan, autoa alkoholaren eraginpean gidatzen zutelakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun