Unicefen aldeko diru bilketa hasi du Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 24a, 12:22

Berangoko Udalak Unicefen aldeko dirua batzen dabil maiatzaren 31an bukatuko den kanpaina baten bidez. Udalak eskuratuko dituen diru-ekarpenak nazioarteko erakundearen eskuetan jarriko ditu, Afrika beltzako herriek pairatzen duten txirotasuna malgutzeko kanpainean inbertitu dezan. Udalaren prentsa bulegoak jakinarazi duenez, Unicefen aldeko ekimena laguntzen duten herritarrei Berango 21 logotipoa duen euritako koloretsu batekin sarituko die Berangoko Udalak. Argazkian, Miren Dobaran Berangoko alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun