Getxoko Udalean Ezker Batuko Aitor Lafuente ari da duela hiru urtetik Getxo Biziari dagokion zinegotzi postua okupatzen. Postu horrek gehiengo osoa ematen dio EAJ-EA-EB Udal Gobernuari eta behin baino gehiagotan baliatu izan dute bozketak euren alde aurrera ateratzeko, maiz Getxo Biziak publikoki kontrako iritzi eta jarrera aurretik agertuta ere bai. Uko egin diote herriaren borondatea entzuteari eta hauteskunde emaitzak errespetatzeari.
Hiru urte geroago bada herriari dagokiona itzultzeko garaia! Oso ondo dakite EAJ, EA eta bereziki EBko ordezkariek, Getxo Bizia herri plataformak dagokion zinegotzi postua betetzeko bide posible eta legalik egon badagoela.
Getxo Bizia herri plataforma