Aitor Elortzaren errautsak zabalduko dituzte larunbatean Donibane Lohitzunen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko maiatzaren 24a

Urtarrilaren 15ean hildako Aitor Elortza Algortako iheslari politikoaren errautsak larunbat honetan (maiatzak 26) zabalduko dituzte, eguerdiko 12etan, Donibane Lohitzuneko Santa Barbara gunean. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Algortako Portu Zaharrean ere zabalduko dira Elortzaren errautsak, bertan egingo zaion omenaldian. Baina oraingoz data ez dago zehaztuta. Algortako iheslari politikoa Baionako bere etxean hil zen, gaixorik. Askatasunak "Aitor Elortzak merezi duen omenaldira bertaratzeko" dei egiten die herritar guztiei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun